BORROKALARI TRANSGENEROAK

HISTORIA EGINEZ, JOANA ARC-EKOTIK DENNIS RODMAN-ENGANAINO
Cover Image: BORROKALARI TRANSGENEROAK
Precio: 18,00€
Sin stock, sujeto a disponibilidad en almacenes.
Libro disponible en la Distribuidora Traficantes de Sueños
Editorial: 
Coleccion del libro: 
Idioma: 
Euskera
Número de páginas: 
272
Dimensiones: 210 cm × 140 cm × 0 cm
Fecha de publicación: 
2021
Materia: 
ISBN: 
978-84-16946-64-8
Traductor/a: 
ZABALTZA, FERMIN

Borrokalari transgeneroak ez da transen historia osoa eta zehatza, ezta trans mugimendu modernoaren jaiotzaren eta garapenaren historia ere. Aitzitik, da begirada berri bat sexuak eta generoak historian izan duten lekuaz, eta klasearekin, naziotasunarekin, arrazarekin eta sexualitatearekin dituzten erlazioez. Gizarte guztiek onartu al dituzte bi sexu bakarrik? Beti egon al dira hain gaitzetsiak sexuaren eta generoaren mugak gurutzatu dituztenak? Zergatik dira legeen gaia sexu-berresleipena eta cross-dressinga?
Baina nola topa ditzaket galdera horien erantzunak baldin horrek eskatzen badu barneratzea gizarte dibertsoetan non sexuaren eta generoaren kontzeptuak aldatzen diren, denboran, dunetako harea bezala? Eta ikertzaile transgenero zuria naizen aldetik, nola saihets dezaket neronen interpretazioak eranstea zapaldutako nazioen kulturei?
Leslie Feinberg, Borrokalari transgeneroak

"Hitz hauek 1996ean idatzi zituen Leslie izeneko transgenero honek eta, horrek berak ere perspektiba nahikoa ematen du irakurketak errebisatzeko. Sarri, bere esaldi borobil askoren aurrean neure burua ikusi dut duela hamarkada pare bat idatzitakoek gaur egun duten pertinentzia berresten. Transfobia ez da XXI. mende politikoki asaldatu honetako asmakizuna; borroken arteko mailakatzea ez da gure garaiko ezkerraren arrisku eta mamu berria; feminismoen eta LGTBI borroken joan-etorriko harremanak ez dira gaurko gatazkak."
Kattalin Miner, hitzatzean

AUTOR/A

FEINBERG, LESLIE

Leslie Feinberg (1949-2014) AEBetako idazle, kazetari eta in- dustriako langilea izan zen. Siracusako (New York, AEB) bere etxean hil egin aurretik, aldamenean zuen bere emazte Minie Bruce Pratt-i esan zion «Gogora nazazue komunista iraultzaile gisa». Hilberri oharrean Prattek idatzi zuen Feinberg «zuri anti- arrazista bat zela, langile klasekoa, judu sekularra, transgene- roa, lesbiana, komunista iraultzailea eta ?transgeneroen aska- pena? kontzeptu marxista gisa teorizatu zuena». Lau saiakera eta bi eleberri argitaratu zituen.

Cover Image: DRAG KING DREAMS
23,50€
Disponible
Cover Image: DRAG KING DREAMS
13,00€
Disponible
Imagen de cubierta: STONE BUTCH BLUES
12,00€
Disponible
Cover Image: TRANS LIBERATION: BEYOND PINK OR BLUE
22,90€
Disponible
Cover Image: TRANSGENDER WARRIORS
27,95€
Disponible